2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

PROIEKTUAK II :: PATIODUN ETXEBIZITZA/ESTUDIOA ONDARRETAN :: ENTREGA FINALA


Azken proiektua entregatzeko eta kurtsoari emaiera emateko garaia da. Ondarretako orube honetan egindako proiektuak lauhileko eta kurtso osoan zehar lortutako ezagutzak eta aurrerakuntzak biltzen ditu, hasieratik hona izan dugun progresua bistakoa izanik.


Proiektuari dagokionez, patiodun etxebizitza bat eraikitzea eskatu zitzaigun, 50 metro karratuko estudio bat barneratuko zuena, eta guztiak bai inguruarekin eta baita bere baitan ere zentzua izango zuena.



Eskatutakoarekin betetzeko, etxebizitza patio eta argizulo ezberinen inguruan antolatzea erabaki nuen, itxitura nahiko opakoa eginaz (irekidura handirik gabekoa), patio horren funtzionamenduari benetan garrantzia emateko baina aldi berean orubeak aurkezten ditugun bista paregabeak galdu gabe. Horretarako hainbat baliabide erabili dira, batez ere ebaketan landuak izan direnak, eta aurrez aipatutako helburuak betetzea dutelarik bere funtzioa:


  • Kota desberdinekin desberdinak erabiltzea (altuera erdiak, altuera bikoitzak, ...) espazio ezberidinak definitzeko tabikeak eta ateak erabili behar izan gabe.  

  • Argiztapen naturala etxebizitzaren puntu guztietara helaraztea, eta argiztapenaren kontrolaren bidez espazio bakoitzari tratamendu desberdina ematea.
  • Garajearen maldarekin burukada ez izateko zorua inklinatu behar nuenez, beste kokapen bat eman beharrean inklinazioaz baliatu argitasuna argizulo batetik sukaldera eramatea.
  • Espazioen antolamendu zentzuzkoa: (1) Gune publikoagoak direnak behe solairuan kokatu patioa inguratuz L forman; (2) Estudia ere patioa inguratuz antolatzea, baina aurkako L forman, etxebizitzaren barnean baina aldi berean aparte kokatzeko; (3) Gune pribatuak (logelak) bigarren solairuan kokatu kanpo terrazarekin batera
  • Kanpoalderuntz irekitzen diren zuloak minimoak baino beharrezkoak eta atseginak izatea, hau da, Badiaruntz irekitzea. 




  • Sarrera argi nabarmentzea eskailera eta aterpetxoari diseinu berezia emanez. Hesiarekin erlazioa sortzea.



Konklusio modura, proiektuaren funtsa formaltasun sinple batekin ahalik eta hobekien funtzionatuko lukeen patiodun etxea egitea izan da helburua, baina beti ere kanpokaldeaz eta inguruaz ahaztu gabe.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina