2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

Proiektuak :: 6. Ariketa :: Logela 2.0

Behin aurreko asteko klasean maketa zuzendu genuela, zuzenketa horiek burutzeko ordua da. Nire kasuan, askorenean bezala, logelak helburuetako baten gabezia zuen. Izan ere, gelan desberdintzen diren hiru espazioen artean (ikastokia, ohea eta bainugela) erlazio bat ezarri behar zen, hau da, ezin ziren bakoitza horma ezberdinekin banatu eta hiru espazio guztiz independenteak sortu edota hormarik gabeko logela izatea, hots, espazio zabal batean altzari guztiak kokatzea inongo kriteriorik gabe.

Hori ekiditzeko, eta aipatutako helburua lortzearren, honako hau egitea pentsatu dut.
  1. Bainugelaren atea eta hormetako bat kristalezkoak egitea, beste espazioekiko lotura lortuz eta aldi berean bainugela batek izan behar duen pribatutasuna lortuz.
  2. Ohearen eta ikastokiaren artean apalak kokatzea, bi espazioak desberdinduz horma solido bat erabili beharrean.