2015(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

PROIEKTUAK II :: PATIODUN ETXEBIZITZA/ESTUDIOA ONDARRETAN :: ENTREGA FINALA


Azken proiektua entregatzeko eta kurtsoari emaiera emateko garaia da. Ondarretako orube honetan egindako proiektuak lauhileko eta kurtso osoan zehar lortutako ezagutzak eta aurrerakuntzak biltzen ditu, hasieratik hona izan dugun progresua bistakoa izanik.


Proiektuari dagokionez, patiodun etxebizitza bat eraikitzea eskatu zitzaigun, 50 metro karratuko estudio bat barneratuko zuena, eta guztiak bai inguruarekin eta baita bere baitan ere zentzua izango zuena.



Eskatutakoarekin betetzeko, etxebizitza patio eta argizulo ezberinen inguruan antolatzea erabaki nuen, itxitura nahiko opakoa eginaz (irekidura handirik gabekoa), patio horren funtzionamenduari benetan garrantzia emateko baina aldi berean orubeak aurkezten ditugun bista paregabeak galdu gabe. Horretarako hainbat baliabide erabili dira, batez ere ebaketan landuak izan direnak, eta aurrez aipatutako helburuak betetzea dutelarik bere funtzioa:


  • Kota desberdinekin desberdinak erabiltzea (altuera erdiak, altuera bikoitzak, ...) espazio ezberidinak definitzeko tabikeak eta ateak erabili behar izan gabe.  

  • Argiztapen naturala etxebizitzaren puntu guztietara helaraztea, eta argiztapenaren kontrolaren bidez espazio bakoitzari tratamendu desberdina ematea.
  • Garajearen maldarekin burukada ez izateko zorua inklinatu behar nuenez, beste kokapen bat eman beharrean inklinazioaz baliatu argitasuna argizulo batetik sukaldera eramatea.
  • Espazioen antolamendu zentzuzkoa: (1) Gune publikoagoak direnak behe solairuan kokatu patioa inguratuz L forman; (2) Estudia ere patioa inguratuz antolatzea, baina aurkako L forman, etxebizitzaren barnean baina aldi berean aparte kokatzeko; (3) Gune pribatuak (logelak) bigarren solairuan kokatu kanpo terrazarekin batera
  • Kanpoalderuntz irekitzen diren zuloak minimoak baino beharrezkoak eta atseginak izatea, hau da, Badiaruntz irekitzea. 




  • Sarrera argi nabarmentzea eskailera eta aterpetxoari diseinu berezia emanez. Hesiarekin erlazioa sortzea.



Konklusio modura, proiektuaren funtsa formaltasun sinple batekin ahalik eta hobekien funtzionatuko lukeen patiodun etxea egitea izan da helburua, baina beti ere kanpokaldeaz eta inguruaz ahaztu gabe.



2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

Proiektuak II :: Patiodun Etxebizitza/Estudioa Ondarretan :: Azken Ariketa

Iritsi da dagoeneko azken proiektuaren entrega eguna, eta Ondarretako etxebizitza honekin beste kurtso bati amaiera ematen diogu. Hauexek dira erabilitako erreferentziak:

ERREFERENTZIAK:

  • Muuratsalo (Aalto):
Alvar Aaltoren obra ezagunetakoa dugu hau, eta erreferentzia gisa patioarekin duen harremana eta materialtasuna erabili ditut. Aaltok etxebizitza honi L forma ematen dio, patio bat inguratzen duelarik. L forma horrek gela guztien orientazioa patioruntz izatea ahalbidetzen dio, patioari berari bihotz-funtzioa emanaz. Aldiz, materialei dagokienez, Aaltok apareju desberdinak probatzeko erabiltzen du proiektua. Gainera, hesia kanpokaldetikan eta barnekaldean desberdin margotuta dago, kanpotik elur-zuriarekin bat egiten duela eta aldiz barnekaldean behar duen presentzia hartzen duelarik.



  • 4x20 metroko Vietenameko Etxebizitza (Vo Trong Nghia):
Etxebizitza honetatik ideogramaren argitasunarekin geratu naiz gehien bat. Izan ere, Horren espazio estu batean horrelako antolakuntza duen etxebizitza antolatzea oso zaila eta aldi berean inspiragarria iruditu zait. Ebaketa lantzen duen proiektua da, kota desberdintasunarekin jolastea derrigortuta dago eta horretaz baliatuz patio/argizuloen arteko jolasa gauzatzen du, proiektuak izan zezaken zailtasun hori modu txundigarri batean ebatziaz. Horregatik, ebaketa horietan sortzen duen joku hori nire proiektura modu batean edo bestean eramaten saiatu naiz.






Proitektuari dagokionez,