2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Proiektuak :: 5. Ariketa :: Logelaren maketa!


Kaixo!

Gaurkoan, eta aurreko astearen ildotik, ikasle baten logelaren maketa egiten hasi behar ginen. Hau egiterakoan distribuzioa eta objektuen eskala eta neurriak kontuan hartu behar genituen. Nire kasuan, hainbat logeletatik ideiak hartu eta hontan batu ditut, distribuzio egokia eta diseinu politaren arteko oreka bilatuz.
Bihar, gure ideiak azaldu, konpartitu eta zuzenduko ditugu, hurrengo asterako maketa puntuan prest izan dezagun
Hauxe da nire maketa. Besterik gabe, hurrengo astera arte! Ondo izan.
Imanol.





2013(e)ko urriaren 19(a), larunbata

Proiektuak :: 4. Ariketa :: Nire logela

Kaixo berriz ere!

Gaurko ariketa honetan, hurrengo asterako prestakuntzekin hastearren, gure etxeko logelaren bi argazki atera behar genituen. Argazkiak ateratzerakoan perspektiba kontuan hartu behar genuen, sortutako sentsazioen araberakoak izan behar ziren, alegia. Gauzak honela, hauxe da nire logela, eta honek sentiarazten ditena:






Nire logela nire nortasunaren adierazpen mota bat da, nirea eta ez beste inorena. Duela urte bat arte beste logela txikiago bat neukan, orain nire anaiarena dena, eta bertako altzariak eta dekorazioak ez ziren nire gustukoak, agian infantilegia zelako edo. Horregatik, handitzen joan naizen heinean, nire benetako logela izateko premia ere handitzen joan zen, azkenean behar bat bihurtu zen arte. Horrela, eta behin gurasoak konbentzituta, logela berria izateko baimena lortu nuen.

Logela berria diseinatzerakoan, etxean nire izaera ezartzeko aukera bezala ikusi nuen. Ordu asko ematen ditut bertan eta atmosfera pertsonal bat osatu nahi nuen ahalik eta erosoen egotearren.

Koloreari dagokionez, marroia,"beige"-a eta krema koloreak aukeratu nituen. Oso gustuko dut leihotik begiratzea egun euritsuetan, barruko goxotasuna eta epeltasuna sentituz, eta aukeratutako koloreak oso lagungarriak dira logelak sentsazio hori lor dezan.

Gelako apalaen diseinua ere nire ideia izan zen. Izan ere, aspergarriak iruditzen zaizkit ia etxe guztietan ikus daitezken apal horizontalak, eta pertsonalitate puntu bat ematearren karratu eta laukizuzen formako apalak izatea pentsatu nuen.




Azkenik, paretak biluzik ez uzteagatik, argazkiz eta posterrez betetzea pentsatu dut. Ez naiz horrekin hasi, ordea, nahiz eta denborarekin betetzea espero dudan.

Besterik gabe, nire logela gustatu zaizuelakoan, hurrengo astera arte!
Imanol.




2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea

Proiektuak :: 3. ariketa :: Planoak

3. ariketa honetan, aurreko asterako egindako maketaren planoak marraztu behar genituen. Aurretiko, goitiko eta albotiko bistak, ebaketak (aukerakoa) eta loturen irudiak marraztu behar genituen. Hona hemen emaitza: