Gaurko ariketa honetan, hurrengo asterako prestakuntzekin hastearren, gure etxeko logelaren bi argazki atera behar genituen. Argazkiak ateratzerakoan perspektiba kontuan hartu behar genuen, sortutako sentsazioen araberakoak izan behar ziren, alegia. Gauzak honela, hauxe da nire logela, eta honek sentiarazten ditena:
Nire logela nire nortasunaren adierazpen mota bat da, nirea eta ez beste inorena. Duela urte bat arte beste logela txikiago bat neukan, orain nire anaiarena dena, eta bertako altzariak eta dekorazioak ez ziren nire gustukoak, agian infantilegia zelako edo. Horregatik, handitzen joan naizen heinean, nire benetako logela izateko premia ere handitzen joan zen, azkenean behar bat bihurtu zen arte. Horrela, eta behin gurasoak konbentzituta, logela berria izateko baimena lortu nuen.
Logela berria diseinatzerakoan, etxean nire izaera
ezartzeko aukera bezala ikusi nuen. Ordu asko ematen ditut bertan eta atmosfera
pertsonal bat osatu nahi nuen ahalik eta erosoen egotearren.
Koloreari dagokionez, marroia,"beige"-a eta krema
koloreak aukeratu nituen. Oso gustuko dut leihotik begiratzea egun euritsuetan,
barruko goxotasuna eta epeltasuna sentituz, eta aukeratutako koloreak oso
lagungarriak dira logelak sentsazio hori lor dezan.
Gelako apalaen diseinua ere nire ideia izan zen. Izan ere, aspergarriak
iruditzen zaizkit ia etxe guztietan ikus daitezken apal horizontalak, eta
pertsonalitate puntu bat ematearren karratu eta laukizuzen formako apalak
izatea pentsatu nuen.
Azkenik, paretak biluzik ez uzteagatik, argazkiz eta
posterrez betetzea pentsatu dut. Ez naiz horrekin hasi, ordea, nahiz eta denborarekin
betetzea espero dudan.
Besterik gabe, nire logela gustatu zaizuelakoan, hurrengo
astera arte!
Imanol.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina