2015(e)ko otsailaren 17(a), asteartea

PROIEKTUAK II (2014/2015) :: ESKAILERA

Lauhileko hasieran bidali zitzaigun ariketaren entrega eguna iritsi da. Honakoan Arkitektura Eskolaren 4. solairuko gela batean liburutegi berri bat planteatzeko eskatu zitzaigun bigarren altura baten, eta horretara iristeko eskailera diseinatzea eskatu zitzaigun, gelaren antolamendu berriarekin batera. Hau izan da nire proposamena:


  • Lehendabiziko ideia hasieratikan gelaren banaketan erritmo bat markatzea izan zen. Horrekin, espazioan gertatu daiteken ibilbideak edo pertsona fluxuak kontrolatzea lortzen dut, jendea bere nahiaren arabera bideratuz.



  • Honela antolatuko zen behe solairua: Bi alboetan pasabideak, hauen ondoan mahaiak (tamaina ezberdinekoak beharraren araberakoak) eta erdian beste pasabide bat eta eskailera kokatzen dira, azken honek merezi duen garrantzia eta presentzia areagotuz.


  • Eskaileraren diseinuari dagokionez, eta erritmoaren markaketan azaldutakoaren arabera, bi tramoak (beharrezkoak direnak 2. altuerara iristeko) bata bestearen atzetik doaz, eskailera estu (1,2 metro) eta luzea sortuz. Eskaloiak orokorrean altzairuzko korda batzuetatik zintzilikatzea erabaki det, aurreneko biak izan ezik, gelak dituen mahaiaren diseinua jarraitzen dutenak, guztiak osotasunean batasuna izan zedin. Gainera, gelan bertan zegoenarekin eta orokorrean fakultate guztian erabili diren barandilak mantentzea erabaki det, eta honi moldatzearren eskaileraren altzairuzko egiturak eta barandilak erritmo berdina izatea pentsatu det.







  • 2. pisuan forjatuaren zuloaren inguruan antolatzen dira liburutegiaren apalategiak. Eskaileraren zuloa erdian kokatzeak edozein bi aldetara bideratzea ahalbidetzen du.