2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea
2014(e)ko otsailaren 1(a), larunbata
Proiektuak :: Izoztegia Ondarretan :: Erreferentziak eta ideograma
Ariketa berri honetan Donostiako Ondarreta hondartzan izoztegi bat eraikitzea eskatu zitzaigun. Proiektu guztietan egiten den bezala, ezertan hasi baino lehen, lehenbiziko pausuak eskatutakoa barneratzea, tokia ezagutzea eta erreferentziak bilatzea dira. Horregatik ,aurreko klasean hasitakoa jarraituz, erreferentziak eta ideograma behingoz finkatzea eskatu zitzaigun.
Nire proiektua diseinatzerakoan tokian fijatu naiz gehien bat. Izan ere, Kontxako badian kokatuta gaude eta hortaz ezinbestekoa iruditzen zait halako paisai berezian inguruko beste eraikinak/monumentuak/eskulturak aztertzea eta erreferentzia gisa izatea. Halaber, ingurua alde batera uzten bada, hau da, eraikina Donostiako kulturaren parte izatea lortzen ez bada, proiektuak izan zezakeen zentzua galduko zukeen.
Gauzak honela, nire ideia Kontxako badian dauden eskulturei (Chillidaren Haizeen Orrazia, Oteizaren Eraikuntza Hutsa, ...) jarraipen moduko bat ematea izan zen. Horretarako, izoztegiaren egitura eskultura bat bihurtzea pentsatu nuen.
![]() |
Kontxako Badia. |
![]() |
Haizearen Orrazia. |
![]() |
Eraikuntza Hutsa. |
![]() |
Bartzelonako Pabilioia. |
Bestetik, argia beste elementu garrantzitsua denez, hau ere kontuan izatea pentsatu nuen, hondartzara ematen duen aldeko horman filtro bat jarriz, Peter Zumthorrek Kolumba Museumen egin zuen modura.
![]() |
Kolumba Museum. |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)